Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Errigorako produktuekin euskarari puzka

2015-10-14

Azken urteotako joerari jarraipena emanez, Errigorako udalerriek bertako produktuen saskiak prestatuko dituzte, gero lortutako dirusarien zati bat euskararen sustapenean erabiltzeko. Iazko udazkeneko kanpaina Zazpiak bat, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarlanaren  emaitza izan zen. Kanpaina erraldoi hau ia 200 herritan burutu zen, saskiak jasotzeko 700 bat  gune eskainiz.

Emaitzak izugarriak izan ziren: 12.000 saski baino gehiago banatu eta 160.000€ bideratu ziren Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Zorionak!

Iazkoan, gainera, saskiak osatzeko auzolan eguna Ablitasen egin zen, asteburu beteko egitaraua  onduz. Euskal Herri osoko euskaltzaleek egin zuten topo bertan, eta hitzez azaltzen zaila den atmosfera sortu zuten. Zinez hunkigarri eta ilusio sortzailea.  Ezbairik gabe, errepikatzeko modukoa!

Hortaz gabonetarako saskiak eskuratzeko eta auzolana burutzeko epeak hurrengoak izango dira:

- Azaroaren 8a eskaerak jasotzeko azken eguna.

- Azaroaren 16 eta 29a bitartean saskien banaketa.

- Azaroaren 20-22ko asteburuan auzola-na Ablitasen.

- Azaroaren 30a eta abenduaren 6a bitartean ordainketak.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan