Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

2015-10-19

LAB sindikatuak bidalitako oharra jaso dugu hemen:

Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen den apaingarria?

Osakidetzako langileak euren lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubideak ukatuak dituzte.  Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan.

Egoera hau salatu eta langileak Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazia antolatu zuen urriaren 15ean, Donostia Ospitalearen aurrrean.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan