Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2015-10-22

Udaren amaierarekin bat Euskarararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak  bere buletina argitaratu du. Bertan euren lan ildo nagusiak ikus daitezke. Batetik Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barnean burututako ekintzak; eta bestetik, euskalgintza aktibatzeko prozesuaren berri ematen dute.

Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barnean, bi ekimen nagusiz aritzen dira. Hilaren 19an egin zen film labur lehiaketaren sari banaketaz eta aurten ere euskaraz bizi nahi dut  lelopean egingo diren herri lasterketetaz.

Euskalgintza aktibatzeko prozesuari dagokionez, helduen  euskalduntze-alfabetatzearen sektorean, kanpaina bateratua egin da aurten. Aholkularitza sektorean, euskararen normalizazioan aurreratuen dabiltzan  hainbat enpresekin taldea osatu da: Euskaragileak, hain zuzen ere.  Azkenik, osasungintza sektorean, udan bereziki ematen diren leku aldaketeetan herritarren hizkuntz eskubideak bermatuak izan daitezen #osasuntsuEUS kanpainia egin da. Herritarrek agindutako mezuen bitartez tokian tokiko egoera ezagutuko da eta beharrezko izatekotan egoera Behatokiari helaraziko zaio konponbide egokia bilatu dezan. Bestalde Nafarroan egon den gobernu aldaketa dela eta aurrerapausoren bat egon daitekeela uste dute.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan