Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Abenduaren 3an, Tratamenduei buruzko liburu bat aurkeztuko dute Donostiako Ospitalean

2015-11-25

Datorren abenduaren 3an, goizeko 12:00etan Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan liburu aurkezpena izango da.

Liburua tratamenduei buruzkoa da: Tratamenduak nola probatzen diren eta honako hauek hartu dute parte proiektuan:

- Idoia Gurrutxaga: DUOko zuzendari medikoa
- Amanda Burls: Osasun Publikoko medikua, Londresen
- Mari Mar Ubeda eta  Eukene Ansuategi (DUOko liburutegia)
- Jose Artetxe (EOM, DUO)

Liburuan, tratamendu medikoak planteatzeko orduan, gaur egun, medikuek, ikertzaileek eta osasun-erakundeek kontuan izan behar dituzten gaiak argi eta garbi azaltzen da, baita ere nola aritu elkarlanean pazientearekin osasunerako emaitzarik onenak lortzeko.

Esan daiteke liburu hau irakurri beharreko tresna bilakatu dela osasun-zerbitzuetako langile, erabiltzaile zein pazienteentzat.

Ekitaldian bertan liburua banatuko da eta etortzeko asmorik edukiz gero helbide honetara, mezua bidali behar da: osid.komunikazioa@osakidetza.eus

Liburu honek VII. Joanes Etxeberri saria jaso zuen iaz.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan