Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik

2015-12-02

Aurten ere, CAF-Elhuyar sariak  martxan jarri dira. 2015eko edizio honetako  leloa: "Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde" izango da eta aurrekoetan bezala,  gizartean kultura zientifikoa sendotzea da izango da helburu nagusia.

Sariketak lau kategoria izango ditu, eta lanak aurkezteko epea 2016ko  otsailaren 11ra arte zabalik egongo da. Kategoriak hurrengo hauek izango dira:

- Dibulgazio artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta; alde batetik, dibulgazio artikulu orokorrak eta bestetik egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio artikuluak.

- Zientzia- kazetaritzaren arloko lanak. 2015ean euskaraz sortut eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatutan eta generotan.

- Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Bertan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak aurkeztu behar dira, betiere euskaraz sortuak.

Gogoratu, informazio gehiago behar izatekotan bai oinarriak eta bai informazio gehigarria cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daduela. Lanak cafelhuyarsariak.elhuyar.com helbidera bidali daitezke edo  posta arruntez, Elhuyar Talderen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan