Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Leioako Medikuntza Fakultateko ekitaldia Euskararen Egunean

2015-12-09

Medikuntzako Asanbladak mezu hau bidali digu gai honen inguruan:

EUSKARAREN EGUNEAN ANTOLATURIKO EKIMENEN HARIRA Leioan (Medikuntza eta Odontologia Fakultatean)

2015eko abenduaren 3an Heldu da beste behin abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Betiko lez, festagiroan ekimen ugari antolatu dira nonahi, aurten lehenengoz gure fakultatean ere bai. Horrelako iniziatibek euskararen problematika azaleratzen eta jendea kontzientziatzen lagundu dezakete, hots, normalizazioan lagun dezakete. Edonola ere, argi dago ekimen horiek guztiek ezer gutxirako balio dutela lan horri urtearen gainerako egunetan jarraipena ematen ez bazaio, eta, tamalez, gure fakultatea azken horren adibide garbia da.

Izan ere, ezin uler daiteke lau hamarkadetan dekanotzatik euskararen alde egin den ekimen ia bakarra lipdub-a eta narrazio lehiaketa izatea. Horregatik, osasungintzako karrerak euskaraz ikastea posible izan dadin urteko 365 egunetan lan egiten dihardugunoi adarjotzea iruditzen zaigu dekanotzaren jarrera. Berez, ekimena bide onetik doa, baina lan hutsala izango da jarraipenik ez badauka. Hortaz, ez dugu inolaz ere onartuko dekanotzak hura baliatzea bere burua zuritzeko eta euskararen aldeko irudi faltsu bat ikusarazteko.

Azkenik, aipatu beharra dago ikasle anitz ere inplikatu direla lipdub-aren antolakuntzan. Ikasle horien lana eta motibazioa ez dugu inolaz ere zapuztu nahi, beraiek ez baitira dekanotzak sustatutako jokoan sartzearen errudun. Argi daukagu ikasle horietako gehienek euren intentzio onenekin parte hartu dutela ekimenean, euskarari laguntzeko asmoz. Eta, esan bezala, haiek hala nahi badute, euskararen aldeko benetako ekimena izan daiteke, baldin eta urteko gainerako egunetan ere lanari eusten bazaio.

Horiek horrela, gure animo guztiak eman nahi dizkiegu ikasle horiei guztiei; ikasturtean zehar gurekin EUTSI planaren baitan lan egiteko gonbitea luzatzen dizuegu, medikuntza eta osasungintzako gainerako karrerak euskalduntzera goaz eta! Hori lortzeko gauza bat baino ez da funtsezkoa, egungo dekanotzak ez daukana hain zuzen: borondatea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan