Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzan euskararen aldeko ekimenei aitortza

2015-12-09

Euskararen Eguna dela eta, Osakidetzak hainbat pertsonek aurrera eramandako zazpi jardunei egin die aitortza. Jarraian horietako hiru kasu aipatuko dira:

- Josune Tutor,  Araba Eskualdeko familia-medikuak bultzatutako Mintza-taldea eta Egun on Araba ekimenak.

- Debabarrenako ESIk egindakoa, bertan euskarazko proiektuak bultzatzeko ahalegin sendoa kontuan hartuz.

- Donostialdea ESIko Ordezkarien Euskara Batzordearena, euskararen mesederako hainbat urteetan zehar egindako ekimen multzoa aitortuz.

Horrez gain, egitasmoen aurkezpenarekin batera, Koikili Lertxundi, futbolari profesional ohiak eta Itzarri enpresa taldeko arduradunak eskaini dute "Euskararen normalkuntza erakundeetan" hitzaldia. Bertan, pertsona elebidunak eraldaketaren erdigune direla eta lotsak eta inseguritateak alde batera utzi behar direla aipatu dute.

Irudian, Donostiako Euskara Batzordea

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan