Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Txernobil, Fukushima… eta orain Garoña zabaldu? Portabilitatea!

2015-12-11

Garoñaren kontrako Foroak eskaera bat bidali dio OEEri, osasunarekin zerikusi handia duen gai baten inguruan:

Jakingo duzuenez, Iberdrola eta Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean. Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle bizi dira.

Oso kezkatu gaude, ikusita, Txernobilen eta Fukushiman itzelezko hondamendi humano eta ekonomikoa 200.000 hildako, 500.000 desplazatu, 680.000.000.000 euroko galerak… Alemaniako erradiologoen talde baten arabera Txernobilgatik minbizia kasu berriak izugarri zabaltzen ari dira.

Garoña zabaldu ez dezaten Foroak bi eskaera helarazi nahi dizkizuegu: zuen bazkide eta kontaktuen artean Portabilitaterako Konpromisoa sinatzearen berri zabaltzea edo portabilitatea egitera animatzea. 5.000 pertsona  baino gehiagok eman dute baja Iberdrolatik protesta gisa baina 40.000ra heldu beharko genuke, ekonomikoki Garoña zabaltzea errentagarria izan ez dakiokeen.

Garoñako zentral nuklearra 40 urterako proiektatu zen baina 17 urte gehiago luzatu nahi dute. Istripu nuklearra gertatuko balitz hobe ez pentsatzea zer gerta dakigukeen: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa zarama bonu bihurtuko litzateke…

Iberdrola eta Endesak ez dituzte Europako Batasunak Fukushima eta gero (Garoñaren modelo berekoa da) agindutako konponketarik egingo, berriro zabaltzearekin irabaziko duten 100 milioi gastatuko lituzketelako. Zentzudunak diren beste herrialdeek ikasi dute: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, Belgikak Garoña-Fukushima bezalako 2 itxiko ditu segurtasun faltagatik...

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan