Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Giza histologia orokorra liburua

2015-12-16

UEU-k, EHUrekin koedizioan Giza histologia orokorra izeneko liburu bat argitaratu beri du. Liburua, Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza eta, oro har, Biomedikuntza arloko ikasle eta irakasleei zuzenduta dago.

Bertan, Giza histologia hartzen da oinarri gizakia osatzen duten ehun nagusiak deskribatzeko. Baina deskribapen soiletik haratago ere badoa, ehunen egitura mikroskopikoa, garapena eta funtzioak ikasiz.

Beraz, liburu hau tresna baliagarria izan daiteke bai lehenago aipatutako taldeentzat eta baita gai honen inguruan interesa daukan edonorentzat. Izan ere, liburuko testuak argazkiz eta eskemez osatzen da, eta, horrela, irakurleak mikroskopio-saioetan lagun izan dezakeen gidaliburu ere bihurtzen da.

Medikuntza alorrean, argitalpen honekin, UEUk hiri ditu orain:

Bereziki anatomian

Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, Juan Mendizabal Zubiaga
 

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua

Loitzun Izaola Azkona
 
 
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan