Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Elorrioko hurrengo pediatra euskalduna izan dadin

2015-12-23

Hainbat profesional euskaldun jubilatzena ari da Osakidetzan eta horien ordezkoak batzutan erdaldunak izaten dira. Elorrion laster jubilatuko denez bertako pediatra, kanpaina bat abian jarri dute Elebideren bidez hurrengo pediatra euskalduna izan dadin eskatzeko.

Kanpainan herritarrek Osakidetzarekiko harremanetan euskara lehenestea bultzatzen du, orain arte 50.000 herritarrek baino gehiago egin dutena.

Hauxe da helarazi diguten kanpainan parte hartzeko informazioa:

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ELORRION PEDIATRIA EUSKARAZ!

Elorrioko pediatra euskalduna laster erretiratuko da. Nahi duzu pediatra euskaldun bat?

ELEBIDE da bidea, Elebidek Osakidetzari bidaliko dio.

BAKOITZAK EGIN BEHARREKOA: 10 minutu eta internet besterik ez duzu behar.

1) Zoaz ELEBIDE web orrira. www.euskara.euskadi.eus/r59-14414/es/contenidos/informacion/elebide_nortzuk/es_elebi_no/elebi_no.html

2) Burutu ESKAERA: Zure datuak bete eta testu hau bidali, mesedez:

Testua:

Osakidetzan harremanetarako  lehentasunezko hizkuntza euskara izatea nahi dut, nirekiko eta nire seme-alabarekiko .

 Euskararen Legeak zera dio: “Herri Aginteek Euskal Autonomia Elkargoan hizkuntza dela eta inor diskriminatu ez dadin zainduko dute eta neurri egokiak hartuko dituzte”. Nire eskaera  honako hau da: Laster erretiratzear dagoen gure herriko ( Elorrio ) pediatraren ordezkoak aipatutako Legearen 5. Artikuluaren 2. Puntuan administrazioaren edozein erakunderekin harremanak, ahoz eta idatziz euskaraz izateko eskubidea aitorpena beteko duela ziurtatzea”

Zer lortuko dugu?

1.-Aurrerantzean Osakidetza zuregana euskaraz zuzenduko da.

2.- Aplikazio informatikoetan `e´ ikurra euskaraz  jartzea.

3.-Zure eskaria, pediatra euskalduna nahi duzula alegia, Osakidetzari helaraziko dio Elebidek.

Zenbat eta eskaera gehiago lortu, hobeto.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan