Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Analitiken txostena bi hizkuntzetan urtarrilean

2016-01-04

Pazienteek komunikazioak euskaraz ere jasotzea Osakidetzaren 1. Euskara Planean jasota zegoen baina ez zen lortu. Bigarren Euskara Planean ere egingo zela hitz eman zen. Gainera, Aitor Montesek eta beste erabiltzaile batzuek eskatu egin zuten orain bi-hiru urte eta, azkenik, lortu da.

Oraingo ereduan testu guztiak ez omen dira egongo bi hizkuntzetan baina datorren urtean, aplikazioa berritzen denean, baietz egongo dela ziurtatu dute.

Osakidetzako zuzendaritzatik gutun hau zabaldu da gaur, hain zuzen ere Asistentzia Sanitarioko zuzendaria den Antonio Arraitza Armendaritzek:

Gaur egun laborategietan erabiltzen den aplikazio informatikoak mugak dituenez, elebitasuna aukeratu da teknikoki posible denean eta txostenaren ulergarritasuna kolokan jartzen ez denean. Horregatik termino batzuk hizkuntza bakarrean agertuko dira.

Datorren urtetik aurrera aplikazio berria ezarriko da laborategietan. Aurrerapen asko ekarriko ditu, horien artean txosten elebidunak sortzeko aukera guztiak.

Zorionak denoi!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan