Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabaldu da

2016-02-22

Jadanik, Bilbon apirilaren 22 eta 23an ospatuko den OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabaldu egin da. Biltzarraren helburua,  osasun-langileok  menpekotasun zahar zein berrien aurrean, hartu beharreko jokabideak aztertzea eta horren gaineko gogoeta egitea da. Horretarako, hiru mahai-inguru antolatuko dira:

  • Ohikoa diren substantzia edo drogen menpekotasunari buruzkoa
  • Substantziarik gabeko menpekotasunak, hala nola, teknologiak, ludopatiak…
  • Zahartzaroari eta arlo sozio-sanitarioari lotutako menpekotasunak

Bi tailer egongo dira:

  • Talde-terapia
  • Mendekotasunen balorazioa eta orientazioa

Hauez gain, noski, ahozko komunikazioen aurkezpenak, poster erakusketa, baita lunch-bazkaria eta afaria ere.

Izena emateko hemen: http://www.oeegunea.eus/biltzarrak/izena_eman

Zalantzak eta informazioa: ooe@oeegunea.org / 944 042 720

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan