Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaixotasuna eta sendagaia enpresa berak sortzen ditu

2016-03-23

Joan Benach Medikuntza lizentziaduna eta Bartzelonako Pompeu Fabra Univertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialen saileko langilea, egunotan egon da Bilbon mintzagai. Osasun publikoa eta lan osasuna aztergai eta irakasgai ditu; horrez gain,  GREDS/CONNECT ikerketa taldeko zuzendaria da: osasun baldintzak, lan baldintzak eta desberdintasun sozialak ikertzen dituzte bertan.

Ikerlariak, Medicus Mundik Bilbon osasun sistemen pribatizazio prozesuen inguruko jardunaldi hauetan azaldu duenez , osasun publikoak borroka soziala defendatu behar du. Horrez gain beste alor batzuetan ere bere iritzia plazaratu du, besteak beste: osasunaren merkantilizazioaren gainean, osasun publikoaren suntsiketaren gainean, osasun publiko duin bat sortzeko jarraitu beharreko ibilbidearen inguruan,  eta baita osasun gaietan erakundeek informazio desegokia zergatik ematen duten aipatu du.

Azken baten, osasun sistemaren norabidea eta etorkizunari buruzko hausnarketa sakona bideratzeko ideiak plazaratu ditu egindako elkarrizketan.

http://www.eldiario.es/autores/joan_benach/

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan