Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zahartzaroaren tsunamia

2016-04-29

Joan den ostiralean Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Biltzarrean hiru mahainguruetako batean, Javier Yanguas psikologo doktorea izan genuen hizlari. Bertan zahartzaroak gure gizartera dakartzan erronka berriei buruz mintzatu zen eta Angel Bidaurrazagak (EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea) horren berri eman du, gaur Berria egunkarian argirartu den den iritzi artikulu batean.

Hona hemen bertako pasarte bat:

"Hitz gutxitan esanda, babyboomeko belaunaldia zahartzen (65 urte baino gehiago) garenerako, 85 baino gehiago duten adinduak gazteak baino gehiago izango dira gure Euskal Herri honetan, bai kopurutan, bai portzentajean.Aldaketa horiek daramagun gizarte eredua guztiz aldatuko du, hots, zaintzaileen gizarte baterantz goaz non zaharren zainketa beste «zaharren» esku geratuko den, gazteak produkziorako beharko ditugulako, eta familia zabalak ia desagertuta egongo direnak, hau da, orain gertatzen ari den zainketa ez-formala edo senideengan oinarrituta dagoena ia bukatua izango da..."

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan