Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskalkien lexikoa ikusgai Bilboko Zabalgunean

2016-05-06

1983ko Herri Hizkeren Atlasa oinarri hartuta, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak elkarlanean "Euskara ibiltaria" erakusketa martxan jarri dute.  Maiatzaren 27ra bitartean ikusgai egongo da, astegunetan, 8:00tik 20:00ra.

Orain arte Herri Hizkeren Atlaseko liburukietan bildutako adibide batzuk aukeratu eta paneletan egokitu dituzte publikoarentzat erakargarriagoak izan daitezen. Bide batez  erakusketa aprobetxatu  egin zen Atlas hori osatuko duten 12 liburukietatik zazpigarrena aurkezteko. Liburuki horretan nekezal  inguruarekin lotutako terminologia batu egin da.

Euskaltzainburuak egoki  adierazi duen moduan: "Bizia izaten jarraitzeko euskaraz ezinbestekoa izango du herri hizkeren altxorra berreskuratu eta erabiltzea".

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan