Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEE eta osasun biltzarra Elhuyar aldizkarian

2016-05-19

Lourdes Unzueta Zamalloak, OEEko kide eta azken Osasun Biltzarreko antolatzaileetakoak,  horrela jaso ditu OEE zer den eta oraintsu egin dugun biltzarraren nondik norakoak Elhuyar aldizkarian:

Elhuyar

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatu nahi duen erakundea da, era berean euskara normalizatzen lagunduz. Orain ia hiru hamarkada sortutako erakundea da, kontuan hartuz aurton bere 26. Biltzarra egin duela. Bere helburuak honako hauek dira: euskararen erabilera sustatzea (irakaskuntzan, heziketan eta lan-zentroetan), euskararen erabilera bultzatu eta indartu osasun-alorreko profesionalen artean eta osasunari buruz euskaraz idatzitako aldizkari eta argitalpenen sorrera suspertzea.

Elkarteak 349 bazkide ditu, gehienak mediku eta erizainak, baina baita osasun alorreko beste profesional batzuk ere, hala nola psikologoak, farmazialariak eta fisioterapeutak.  Ezaguna da, batik bat, urtero antolatzen duen Jardunaldi edo Biltzarra dela eta. Biltzarra gai monografiko edo orokor baten inguruan eratzen da, horrela,  bai unibertsitatean, osasun-zentroetan zein ospitaletan diharduten profesionalek parte hartzeko aukera izan dezaten,  bakoitzak bere lan esparrutik ekarpenak egiteko.  

Urtero lekua aldatu eta txandaka egiten dira biltzarrak; orain artekoak: Araban (Gasteiz), Bizkaian (Bilbo, Gernika, Lekeitio eta Getxo), Gipuzkoan (Donostia eta Arantzazu) eta Nafarroan (Iruña eta Altsasu). Egin dira egin Ipar Euskal Herrian antolatzeko ahaleginak ere baina oraindik  zuzendu gabeko arazoa da hori.

Biltzarraz aparte ekimen gehiago ere bultzatzen ditu, besteak beste bi urterik behineko Agote saria, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaitan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko. Orain urte bi saritutako lana, Unibertsitateko Medikuntza ikasleei zuzendutakoa,  Iktusari buruzkoa izan zen.

OEEk badu bere berripapera ere, OEEberri deiturikoa, 2011an sortua eta hilero osasun profesionalei osasunari eta euskarari buruzko informazioa eskaintzen diena. Bere jardunaren beste eremu bat Osasun Hiztegigintzarena da, baita osasun-profesionalen euskarazko prestakuntza ere, prestatu eta gero formakuntza ikastaroak antolatzen dituzten erakundeetan formazioa emateko euron burua eskainiz.

Gizartean OEEk duen esku-hartzea ere azpimarratzekoa da: Osakidetzako Euskara Planaren begirale eta sustatzaile da; Kontseiluko kideekin batera euskararen aldeko hainbat kanpainatan jardun du (UEMArekin, baita osasun arreta euskaraz bermatzekoetan ere). Azken baten Osasun munduan Euskararen erreferente bihurtu da.

Laster, OEE eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan osasunari buruzko euskal aldizkari zientifiko berria  argitaratuko da.

Ora et laboraz aparte, badira jolaserako eta elkarrekin gozatzeko uneak ere. Hartara, osasun-zentro eta ospitaletan euskaraz burutzen diren saio klinikoez gainera, hor daude bertso-saio klinikoak. Bertora datozen bertsolariei, OEEko kideak eurotariko batzuk, edozein gaixotasuneko sintoma, zeinu zein froga ematen zaie gaitzat bertsoak bota ditzaten. Parte hartzaileek, taldeka, bertsolariek zertaz ari izan diren asmatu behar dute. Sekulako lehia izaten da nork irabaziko eta saria nork eskuratuko. Afariak ematen die azken puntua.

Oraintsu orain, apirilaren 22an eta 23an hain zuzen ere,  XXVI. Biltzarra ospatu du Bilbon, gai honen inguruan: “Menpekotasunen aurrean…geure buruen jabe”. Izan ere gaur egungo gizartean autonomia garatzeko aukera eta aldarri gero eta gehiago izan arren badago egon menpekotasunerako joera handiagoa ere, egoera kontrajarriak bizi ditugularik. Eta hori argi eta garbi ikusten dugu osasun arloan dihardugunok. Era askotakoak izan daitezke menpekotasunok. Hori dela eta, hiru arlo desberdinetara zuzendu dira mahai-inguruak, menpekotasun mota gehiago izan arren, aukeratu beharra ere bazegoelako. Lehenengo mahai-inguruan Substantziekiko menpekotasunak aztertu dira; bigarrenean, substantzia gabeko menpekotasunak, eta hirugarrenean menpekotasun soziosanitarioa jorratu da.

(jarraitzen du)...

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan