Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntza ikasi euskaraz: bi begirada ezberdin

2016-05-23

Berria aldizkarian irakurritako albiste batean argitaratu denaren arabera, EHUko Medikuntza fakultateko ikasleek graduazio amaieran egindako ekitaldian euskaraz ikasi eta lan egitearen aldeko aldarria egin dute.  Aldizkarian  bi begirada ezberdin plazaratu dituzte: alde batetik euskara arloko errektoreordearena eta bestetik ikasleena.

Euskara arloko errektoreordeak aipatu duen moduan,  medikuntza graduko lehenengo hiru urteak osorik euskaraz ikas daitezke eta 2014 urtetik aurrera progresiboki euskarazko ikasgaiak eta gaiak txertatuz joan dira.  Praktika klinikoen alorrean dio,  pazientea dela ardatza eta berari dagokiola hizkuntza aukeratzea. Horrez gain, azpimarratzen du Osakidetzako hainbat zuzendaritzak aurrerapausoak emateko konpromisoa erakutsitu dutela.

Ikasleek ordea euren iritzia ematerakoan, zenbait gabezi eta gatazkaren berri ematen dute. Euren esanetan Fakultateko euskararen egoera larria da. Izan ere, Fisioterapiako irakasle batzuen euskara maila nahiko eskasa da, Odontologia eta Medikuntzan euskaraz jasotako klase teorikoen urritasuna eta praktikak ia oso-osorik gazteleraz izatea. Horrez gain euren esanetan, euskara ez da komunikatzeko tresna soil bat,  baizik eta bizitzeko era bat, kultura eta jendarte bat. Hori dela eta, aipatzen dute osasun arazo bat dugunean profesional horretan jalkitzen dugula gure konfiantza, eta kalitatezko zerbitzua izateko euskara aintzat hartu behar dela.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan