Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararekiko jarrera oztopatzailea Osakidetzan

2016-07-19

Zigor Etxeburua Urbizuren gutuna, gaur Berrian agertutakoa:

Duela sei hilabete, izenburu bereko gutun bat argitaratu zidaten hedabide batzuek. Tamalez, orduan salatutako egoera bertsuan nago. Duela egun batzuk, familia medikuarekin hitzordua izan nuen. Hitzordua eskatzean esan zidaten ordezkoa izango nuela, neurea oporretan zegoela. Ez zidaten esan erdalduna izango zenik.

Kontsultan sartu, agurtu, eta euskaraz esan nion zer nuen. Bada, medikuak (urtarrilean istilua izandako hura bera) argi esan zidan ulertzen zidala, baina ez zuela euskaraz aritzeko gaitasunik, eta mediku euskaldun batek artatzea eskaini zidan. Esan nion (baldintzazko esaldi baten bidez) mediku euskaldunik bazegoen, baietz. Horraino iritsi zen euskara ulertzeko bere gaitasuna, eta beste medikuak artatzea onartu nuen. Kontsultatik atera, eta administrariek hitzordua eman zidaten. Hitzordua bi ordu beranduago izan nuen beste medikuarekin. Urtarrilean, Osakidetzak eskatu zidan ulerbera izatea, harremanetarako lehenetsitako hizkuntza euskara hautatuta banuela, baina neurri berria izanik (tira, nik 20 urtez izan nuen mediku euskalduna), artean hobekuntzak behar zituela, eta epe laburrean erabiltzaileak gogobetetzea espero zutela.

Bada ez, aurreikuspen eskasa egin duzuela erakutsi didazue. Zerbitzua euskaraz jasotzeko bi ordu itxaron behar izatea ez da berdintasunez tratatzea herritarrak, funtzionamendu defektuosoa erakusten du. Bazenuten beste modu batez antolatzea, gutxienez, euskara lehenetsita dugunoi ordezko medikua euskalduna eskainiz. Erabiltzaileoi frustrazioak eta insatisfakzioak saihesteko modu erraza, horratik.

Berriz gertatuko ez delakoan.

http://www.berria.eus/paperekoa/5002027/014/004/2016-07-19/euskararekiko_jarrera_oztopatzailea_osakidetzan.htm#iruzkinak

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan