Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Idoia Mendiaren adierazpenei erantzuna

2016-08-05

Berrian Pello Igeregi Santamariak (ELAren ordezkaria Osakidetzan) eta Leire Txakartegi Iramategik (ELAko Batzorde Eragilekoa) PSEko idazkariak euskara, Osakidetza... dela eta egindako adierazpenei erantzuna eman diote:

PSE, Idoia Mendia eta euskara

Idoia Mendiak burututako ezjakintasun, gezur, fede txar edo hiru horien nahasketa ariketak erantzutera bultzatu gaitu. Ez euskaldunon komunitatearen haserrea areagotzeko, baizik eta beste errealitate bat ikusarazteko gure komunitateko kide diren eta euskaraz ez dakitenei.

Idoia Mendiak askatasuna aipatzen du nork bere aukerako hizkuntza erabiltzeko orduan. Txikikeria bat ahaztu zaio, baina: soilik elebidunok eskaintzen diegu gurekin jardun nahi dutenei, hizkuntza aukeratzeko askatasuna. Elebakarrek inposatu egiten diete euren hizkuntza, bestean jardun nahi luketenei.

Euskaldunon komunitatea egunero eta etengabe baztertua da, bi hizkuntza ofizial dauzkan herrialde honetan. Sarri, ezin izaten dugu ogia erosi edo osasun arreta jaso guk aukeratutako hizkuntzan.

Berdintasuna defendatzen dugu guk ere; nahi dugu, gazteleraz bizitzea aukeratu dutenek bezala, euskaraz bizi ahal izan. Bidezkoa da aintzat hartzea euskaraz jakin nahi baina ikasi ezin izan duten pertsonen egoera, baina Idoia Mendiaren ardura behar luke bermatzea gure gizarte osoak euskara ikasi ahal izan duela, komunikazio pasiboa ahalbidetzeko moduan sikiera.

...

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan