Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (IV)

2016-08-30

IV Felipe Ibañez Garcia: "Gauzak ongi egin behar dira"

Ustez sasoi betean egon arren, badira aurretiazko borondateen agiriak egitea erabakitzen dutenak. Legeek harago egiten utzi ez, eta gutxieneko oinarri batzuk ipini nahi izaten dituzte sarritan, beren irizpideen araberako bukaera izateko asmotan

Felipe Ibañez Garcia (Gasteiz, 1970). «Aspalditik pentsatua nuen, nire kontura. Seme bat dut, 19 urtekoa, eta bikotekidea: haiengan pentsatuz hartu dut, batez ere, erabakia. Orain ongi gaude, ez da deus pasatzen, baina...». Diagnostikatutako osasun arazorik izan ez arren, aurretiazko borondateen agiri bat egitea erabaki duten herritar horietako bat da Ibañez. Gasteizen bertan egin du, bere hirian. «Azken unera arte itxaroten dugu horrelakoetarako, baina aurrea hartu nahi izan dut: istripuren bat edo gaitzen bat badut

http://www.berria.eus/paperekoa/3128/006/001/2016-08-26/gauzak_ongi_egin_behar_dira.htm

IV  Mari Cruz Lasa:  «Berak eskatu zuen sedatzeko»

Komunikazio on eta jori baten garrantzia behin eta berriz agertzen da hilurren dauden gaixoen premiei erreparatzean; komunikazio horrek osoa izan behar du, eta ez du alor sanitarioak dakartzan eskarietara mugatu behar.

Ni ez naiz batere esoterikoa gai horietan. Baina, aizu, haren energia sentitu egiten dudala iruditzen zait; ni lasai geratu naiz, ongi geratu naiz». Mari Cruz Lasak (Donostia, 1948) ederki daki bere hitzak semea galdu berri duen ama batenak direla jakinda nekez ulertuko dituztela askok. Baina argi eman nahi du bere lekukotasuna. «Nire seme Iboni txartu egin zitzaion zangoan zuen tumore bat». Ibon. Izen osoa Ibon Gaztanbide zuen, @olagarroa, Euskalerria Irratiko langilea; euskarazko hedabideetan eta sare sozialetan zinetan ezaguna zen. «Zango bat ebaki zioten, eta traumatologoak esan zion bizirik jarraituko zuela; hazten ikusiko zuela alaba». Halaxe, bolada on bat izan zuen semeak haur txikia hazten hasten ikusteko. Hortik aurrera, ordea, albiste txarrez jositako narrazio bat: minbizia hitzak setaz harilkatutako diagnostikoz, pronostikoz eta tratamenduz betetako istorio bat.

http://www.berria.eus/paperekoa/1854/010/001/2016-08-27/berak_eskatu_zuen_sedatzeko.htm

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan