Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pediatra ulertu ezinean

2016-09-05

Berrian argitaratutako eskutitz batean  hurrengo egoeraren berri izan dugu:

Sopelan bizi den ama bat alaba izan eta pediatrarenera joan zenean mediku euskalduna aukeratzea nahi izan zuen. Zoritxarrez,  Sopelan dauden hiru pediatretatik inork ez zekien euskaraz mintzatzen. Hori dela eta, amak egoera aldatzeko ibilbide luzea egin zuen: Osakidetzan erreklamazioa jarri, Alangoko (Algorta) pertsonal arduradunarekin hitz egin, sinadurak bildu, Sopelako alkatearekin batzartu, etab.

Kontua hurrengoa da, urtebete geroago ezer gutxi lortu du ama honek eta bere alabak pediatraren berbak maitekiro jaso arren ez ditu ulertzen.  Egoera aldatzeko nahiarekin Alangora deitu zuen berriro, eta jaso zuen erantzuna erreklamazio berri bat jartzeko izan zen.  Azkenik, azpimarratu egin du nahiz eta gure lurraldean hizkuntz eskubideak defendatzen dituzten oinarri juridikoak egon eta bere alaba XXI. mendeko Sopela euskaldunean jaio arren, ez duela bere medikua ulertzen.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan