Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gasteizen euskaraz bizitzeko dekalogoa aurkeztu dute

2016-09-12

Gasteizko Alea aldizkarian jasotako albiste baten bitartez honen berri izan dugu:

Gasteizko jaien atarian, Gasteizko hirian bai jaietan eta bai urte osoan euskaraz bizitzeko nahiari erantzuna emateko ahaleginean, euskalgintzako gizarte erakundeen ekimenez, eta beste hainbat eragile eta erakunderen babesarekin, Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu zuten. 

Esan zuten moduan Gasteizen gero eta gehiago dira euskaraz euren bizitzako espazio guztietan (familian, seme-alabekin, lagunartean, lanean, sare sozialetan ...) aritu nahi direnak. Ez hori bakarrik, euskaraz eredu izan behar direla aipatu zuren; jendaurreko agerpen publikoetan euskarari lehentasuna emanez, hizkuntza paisaian euskarari dagokion lekua eskainiz, baita etorri berriei zein ikasten ari direnei euskaraz egiteko aukera erraztuz ere.

Hori guztia dela eta, 10 puntuz osatutako dekalogoa lagungarri izango da urte osoan joera hori mantentzeko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan