Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntza tradizionala osatzeko asmoz ASYMI sortu dute

2016-09-16

Berrian ASYMI elkarteko Karmelo Bizkarra medikuari elkarrizketa egin diote. Bizkaitar mediku honek 30 urte daramatza medikuntza alternatiboa egiten, Lizarra ondoko Zuhaizpe zentroan.

Berak dioen bezala, elkarte hau sortzea ez da oraingo medikuntzaren kontra joateko izan, orain eskainzen den ereduari beste ikuspegi eta kolore gehiago gehitzeko baizik. Bere ustez, gaur egun ikerketa guztiak "gaixotasunetan" zentratzen dira eta, bere ustean, gorputzak "osatzeko" hau da, "osotzeko" ikuspegia gehiago landu beharko litzateke, hau da, beste paradigma batean kokatu beharko ginatekeela.

Hona hemen elkarrizketa:

«Ez da medikuntzaren kontra joatea; kolore gehiago gehitzea da»

ASYMI elkartea antolatu berri duten profesionalen taldekoa da; osasun zerbitzuak era osoan ardaztea nahi dute, medikuntza konbentzionalak darabiltzan lan ildoak sarri askotan meharregiak izan ohi direla iritzita.
sasunaren eta Medikuntza Integratzailearen Elkartea: ASYMI. Berriki eratu dute osasunaren arloko hainbat profesionalek, eta ezagutarazteko ahaleginetan ari dira egun. Medikuntza konbentzionalak eskaintzen dituen baliabideez harago, beste hainbat badirela defendatzen dute, eta aintzat hartu behar direla. Karmelo Bizkarra osagilea (Durango, Bizkaia, 1956) ildo horretan ari den profesional ezagunenetariko bat da, eta mugak gainditzeko gogoz elkartu direla azaldu du: «Ez da medikuntza bakarrik, osasuna da, eta osasunaren autogestioa; pertsonaren izaera osoa lantzeko, ez bakarrik fisikoa. Emozioak eta pentsamenduak ere bai».

Ikuskera horren defentsan ari zarete, iruditzen zaizuelako medikuntza konbentzional deitzen den horrek ematen duen zerbitzua ez dela aski, ezta?

Ez da nahikoa. Ikerketak egiten dira gaixotasunen kontra: gaixotasunak diagnostikatu eta horien kontra egiteko. Ikuspegiak, ordea, izan behar du osasuna nola lortu eta nola berpiztu edo errekuperatu. Pazientea esaten zaio askotan gaixoari; baina zain geratu beharrean, gaixoa eragile nola izan daitekeen ikusi behar da. Gaixoa eragile bihurtzea da helburua. Eta ezagutzea; elikadura aldetik, esaterako. Edo kirolak osasunarentzako zer emaitza positibo ekar ditzakeen jakiteko... Baina ez gaixotasun fisikoentzat bakarrik; buruarentzat ere bai. Azkenean, gorputza eta burua lotuta daude, eta gaixotasunekin askotan kanporatzen dugu hitzekin esaten ez duguna.

Eta nola uztartu hori guztia aintzat hartzen duten ikuskerak eta medikuntza konbentzionala?

Niretzat, kontua ez da bakarrik gaixotasunen kontra joatea, baizik eta osasuna lantzea eta jendeari zabaltzea. Niretzat, osasuna egun ez da lantzen; ez da ikertzen. Hedabideetan ere, esaterako, gutxitan lantzen da jendeak zer egin dezakeen bere osasuna lantzeko. Ni bizkaitarra naiz; han osatu eta osotu hitzak antzekoak dira, eta osatzea da sendatzea. Baina, niretzat, osatzeko, osotu egin behar gara; zerbait falta zaigu gure bizitzan, eta hori landu egin behar da; buru aldetik, sentimendu aldetik edo dena delakoaren aldetik.
...

Osorik

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan