Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren XXVII. Biltzarra

2016-10-27

Martxoak 1 eta apirilak 1 bitartean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Biltzarrak osasunaren munduan ere aniztasuna onartu eta landu behar dela proposatuko da. Horretarako, osasun-langileok nola jokatu dezakegun aztertu eta horren inguruan gogoeta egitea izango da biltzar honen helburua. Azken batean, herritarrei arreta onena eman ahal izateko.

Bi egunetan zehar eztabaidarako hiru mahai-inguru egongo dira. Lehenengoan, “Sexu nortasun” ezberdinen gaiari helduko zaio. Bigarren mahai-inguruak “Osasuna eta Generoak” du izenburu eta biltzarraren azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak”. Osagarri gisa bi tailer egongo dira, Shiatsu eta Mindfulness ezagutzeko eta lantzeko. Horiekin batera, ahozko komunikazioei eta posterrei tartea ere eskainiko zaie. Eta amaitzeko, gonbidatu berezi bat izango da.

Iturria: https://prezi.com/jtvj4zr-q64r/diversidad-desigualdad/

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan