Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Karlos Ibargurenek Oarsoarrak euskararen saria jasoko du

2016-11-24

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko elkarteburuak, Karlos Ibargurenek, 2016ko Oarsoarrak euskararen saria abenduaren bian jasoko du, iluntzeko 19:00tan Errenteriako Xenpelar etxean egingo den ekitaldian.

Medikuntza arloan zein euskara bultzatzen Ibilbide handiko medikua dugu Karlos Ibarguren; izan ere, Osakidetzan lan egiteaz gain, medikuntza intentsiboan espezialista eta medikuntzan doktorea da. Ez hori bakarrik euskaraz egindako tesi onenaren Koldo Mitxelena saria eskuratu zuen eta Felix Zubiarekin batera Elektrokardiografia klinikoa liburua argitaratu zuen.

Saria emateko ekitaldian herritarrak parte hartzeko gonbidapena egin dute epaimahaia osatzen duten erakundeek: Oarsoaldeko lau udalek, Lau Haizetarak, Prest! euskara taldeak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak eta Errenteriako Udal Euskaltegiak.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan