Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mintzanet Osakidetzan

2016-12-21


Datorren urte hasierari begira, Osakidetzan, Mintzanet programa garatu nahi da. Hau da, urtarrila-otsaila aldera,  interneten bidez euskaraz hitz egiteko aukera eskaini da. Horretarako, Osakidetzako bi lagun harremanetan jarri behar dira, euskara hobetu nahi duena (bidelaria), eta euskaraz ondo moldatzen dena (bidelaguna).

Bi lagunek lanorduetatik kanpo Skype bidez hiru hilabetean zehar astero ordubetez (12 ordu guztira) aritzeko konpromisoa hartuko dute. Hori egiteko, interneterako konexioa duen ordenagailu, tablet edo mugikorra beharrezko izango dira, baita mikroa eta entzungailuak ere.

Interestuta egonez gero, jarri harremanetan Euskara Zerbitzu Korporatiboarekin telefono honetan: 945 006 314 (Eguzkiñe) edo idatzi helbide honetara: eguzkine.gezuragabarrena@osakidetza.eus. Bertan zalantzak argitu eta Mintzaneten parte hartzeko prozedura osoa azalduko digute.

                                        

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan