Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberriren 54. alea

2016-12-27

Azken hilabete honetako albisteekin abenduko OEEberri zabaldu zaie bazkide eta kontaktuei:

Mintzanet Osakidetzan

Datorren  otsailean Osakidetzak Mintzanet programa abian jarri nahi du. Horretarako, Osakidetzako bi lagun harremanetan jarri behar dira, euskara hobetu nahi duena (bidelaria), eta euskaraz ondo moldatzen dena (bidelaguna). Laguntzeko prest egonez gero, Euskara Zerbitzura jo: eguzkine.gezuragabarrena@osakidetza.eus. 945 006 314.

OEEren Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea

Gogoratu urtarrilaren 15era arte komunikazioak aurkezteko epea zabalik egongo dela.

Biltzarra martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da Iruñean eta gai honi buruzkoa izango da: Aniztasuna Osasunean.

CAF-Elhuyar sariak otsailaren 17 arte irekita

Dagoeneko martxan dira CAF-Elhuyar sariak. Sariketaren helburuak zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak gizarteratzea, aitortzea eta bultzatzea dira. Sariketak hiru kategoria ditu: Jatorrizko dibulgazio-artikuluak, Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak eta Zientzia Gizartean sorkuntza-beka.           Oinarriak

Osasuna ideologien guda-zelai

Angel Bidaurrazagak, EHUko irakasle eta OEEko kidea, Osatuberrin artikulu bat plazaratu du, gaur egun, Osasun-politiken gainean dauden tirabirei buruz. Bere esanetan, gaur egungo osasun-politika biomedikoaren aurrean, gizarte ekosozialista baten aldeko pentsalari batzuek beste eredu bat proposatzen dute, postmedikuntza deiturikoa.

Polioaren gaineko zalantzak argitzeko nahian

Polioaren bigarren esnaldia dela eta, Adolfo Lopez de Muniainek hitzaldi bat egin zuen polioak jotako pazienteek eskatuta. Bertan gaixotasun horren gainean dauden zalantzak argitzeko ahalegina egin zuen.

Itxialdia Arrotxapeko Osasun Zentroan

Hainbat euskaltzalek Iruñeko Arrotxapea auzoko Osasun Etxean itxialdia egin zuten. Helburua euskarazko zerbitzua exijitzea zen eta, azkenean, egoera konpontzeko ahaleginean, Osasunbideko buruak auzia Nafarroako Gobernura eramateko konpromisoa hartu zuen.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Udalerri askotan egindako ospakizunez gain, herri-erakundeek eta euskararen arloko erakundeek zein bestelako enpresa, eragile, elkarte eta norbanakoek ere adierazpen bat sinatu zuten.

Donostia Ospitalean ere ospatu zen eta, besteak beste, Joanes Etxeberri VIII. Saria emateko ekitaldia egin zuten. Lehenengo saria Egiako Osasun Zentroak eskuratu zuen "Diabetesaren talde-heziketa" lanarekin.

Karlos Ibargurenek Oarsoarrak euskararen saria jaso du

OEEren elkarteburuak, Karlos Ibargurenek, 2016ko Oarsoarrak euskararen saria abenduaren bian jaso zuen. Sari honen bitartez, Medikuntza arloan zein euskara bultzatzen egindako lana aitortu zioten.

Hain zuzen ere, azaroaren 17an Info7 irratian mintzatu zen, Osakidetzaren bigarren euskara-planari buruz.

Anestesiako eskuliburua

Ikasleek anestesiologiaren oinarriak ezagutzeko eta, batez ere, espezialitate horretan euren lehen pausoak emateko funtsezko tresna izan daitekeen liburua argitaratu da.

Bertan, 18 gai jorratu dira. Kirurgiari zuzendutako anestesiatik hasita min kronikoraino, tartean, politraumaren maneiua alde batera utzi gabe.

Oraindik ez zara OEEren bazkide? OEE bideoklipa

Zure laguntzarekin, Elkarteak zerbitzu gehiago eskaini ahal izango ditu eta, 
lana euskaraz egiteko, erraztasun eta baliabide gehiago izango ditugu denok. 
Gainera, OEEko kide izateari esker, hainbat abantaila izango duzu. 
Urtean, 30 euro besterik ez!    Informazioa       Bazkide egiteko

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan