Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz aldizkari zientifikoaren proiektua aurrera doa

2017-01-27

OEEren eta UEUren artean egingo den aldizkari zientifikoa aurrera doa apurka-apurka. Abenduan Erredakzio Taldea batzartu zen lehendabiziko aldiz eta aldizkariaren atal nagusiak zehaztu ziren, baita aldizkari berriak eramango duen "Osagaiz" izena ere. Horrez gain, Angel Alayok aldizkariaren logoa prestatu zuen.

Orain urtarrilean, aldizkaria egiteko erabiliko den aplikazioa nola erabiltzen den ikastaroa egin da: OJS-Open Journal System. Aplikazio horren bidez aldizkaria egiteko prozesu guztia kudeatu ahal izango da.

Helburua urtean bi ale egitea izango da eta online formatuan argitaratuko da. Lehenengo alea uda aurretik argitaratzea aurreikusten da

Erredakzio taldea irekita dago eta parte hartu nahi izanez gero, OEEren idazkaritzarekin jarri harremanetan.

 

Osagaiz goiburuaren diseinua

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan