Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Genero identitatearen koloreak, arbelera

2017-02-03

Berrian aurkeztutako albiste baten bitartez jakin izan dugu, transexualitate kasuak ematen direnean genero nortasunaren pluraltasunari erantzuteko, adingabe guztien eskubideak bermatzeko eta jazarpen-kasuak eragozteko xedez,  Hezkuntzako Protokoloa aurkeztu duela Nafarroako Gobernuak.

Protokoloak lau atal ditu: transexualitate egoerak identifikatzea eta komunikatzea, ikastetxean hartu beharreko antolaketa-neurriak, prestakuntzako plan integrala, eta balizko diskriminazio-diskriminazio eta jazarpen-kasuetan egin beharrekoak. Protokoloaren helburu nagusiak bi dira; alde batetik, zakila duten nesken eta bulba duten mutilen sozializazio-prozesua arautzea eta; bestetik, irakasleei eta familiei prestakuntza egokia ematea.

Azpimarratu beharra dago gai honi buruz gehiago jakin nahi izatekotan kontuan izan, datorren martxoaren 31n eta apirilaren 1ean ospatuko den OEEren 27. Biltzarrean Erika Salvatierra honen gainean mintzatuko dela.

                                         

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan