Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OSAGAIZ, osasun arloko zientzia aldizkarian artikuluak martxoaren 15erako

2017-02-22

Dagoeneko, Osagaiz aldizkariaren lehen aleako artikuluak bidaltzeko epea irekita dago 2017ko martxoaren 15ra arte. Artikuluak info@osagaiz.eus helbidera bidali ditzakezue edo www.osagaiz.eus webgunearen bitartez plataformara sartu.

Oraindik aldizkaria ezagutzen ez baduzue, aldizkari honek  osasun arloan egiten diren ikerketetarako erakusleihoa  eta Euskal Herrian une honetan dauden lanen eta profesionalen arteko bilgunea izan nahi du. Baita osasun alorreko terminologia garatzeko eta euskara sustatzeko tresna izatea.

Ez da ahaztu behar aldizkaria osasun arloko adituei zuzenduta dagoela. Eta bertan, ikerketa lanak, errebisioak zein osasun arlorako interesekoak diren gai desberdinak jorratuko direla. Hala ere, bere helburua dibulgatiboa ez bada ere osasun arloko edozein profesionalek edo ikasleek ulertzeko modukoak izan beharko dira bertan argitaratutako idatziak.

Beraz, gogoratu martxoaren 15era arte ekarpenak bidaltzeko aukera dagoela. Egileentzako gidalerroak eta artikuluen eredu txantiloia www.osagaiz.eus web orrian dauzkazue eskuragarri.

Ikusi mezuan atxikia doan Osagaiz aldizkariaren aurkezpena eta animatu zaitez!

Mesedez, zabaldu informazioa zuen ezagunen artean.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan