Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren XXVII. Biltzarra gertu dago

2017-03-23

Datorren astean, ostiral eta larunbatean (martxoaren 31 eta apirilaren 1ean), Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Bertan, aniztasuna osasunaren alorrean onartu eta landu beharra dagoela adieraziko da eta horren aurrean osasun-langileok zer jokabide izan behar dugun aztertu eta gogoeta bideratzeko saiakera egingo da.

Biltzarrean eztabaidarako tokia egongo da eta horretarako hiru mahai-inguru antolatu dira.  Lehenengoak, “Sexu nortasun” ezberdinak landuko ditu. Bigarrenak “Osasuna eta Generoak” eta  azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak” izango ditu mintzagai. Aipatu beharra dago. osagarri gisa bi tailer egongo direla, Shiatsua eta Mindfulnessa zer diren ezagutzeko eta lantzeko; eta baita, ahozko komunikazioak eta hainbat poster.

Beraz, gogoratu nahi dizuegu Biltzarrean izena emateko epea oraindik zabalik dagoela eta ez galtzeko euskara eta osasuna uztartzen dituen biltzar interesgarri hau.

Izena emateko argibideak erantsita dagoen triktikoan aukituko dituzue

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan