Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Lurraldea eta Hizkuntza. Alternatibak

2017-04-25

Datorren apirilaren 29an (larunbata), 9:30-14:00 bitartean Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan)  ALTERNATIBAK saio irekia antolatuko da.

Saioa Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa graduondokoaren baitan kokatzen da eta  Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Hori horrela izanda, euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatzea nahi da.

Sarrera librea izango da eta izena ematea  a.latatu@ueu.eus helbidean egin daiteke
 

Hau da saiorako prestatu den egitaraua:

9:30-10:00. Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria.
10:00-10:30. Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
10:30-11:00 Xabier Harlouxet/Anaiz Agirre, BIZI mugimendu ekologistako kideak.
11:00- 11:30. Patxi Galarraga/Miren Vives, PROJEKTA-ko arkitektoak.
11:30-12:00 Kafe etena
12:00-14:00 Mahai ingurua. Azaldutako begiraden osagarritasuna bilatzen saiatuko gara eta lurraldea eta hizkuntzaren arteko lotura izango da hausnarketaren ardatz.

 

                                                                    

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan