Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kantitatea Osakidetzan justiziari gailentzen zaionean

2017-05-12

Berria egunkarian jasotako  berri batean,  Pello Igeregi, ELAko Osakidetzako arduradunaren iritziaren berri izateko aukera izan dugu. Bertan, zalantzan jarri du Amancio Ortegak emango dituen 14 milioi eurorekin erosiko den makineria benetan beharrezkoa den. Bere esanetan, Osakidetzarentzat teknologia berri horiek  minbiziaren aurka borrokatzeko egokiak eta beharrezkoak badira, galdetzen du ea zergatik egon behar garen Amancio Ortegaren karitatearen zain hauek eskuratzeko.

Bere iritziz, gure politikariei ezin diegu utzi karitatea sustatzen utzi, justizia soziala exijitu behar diegu, eta horretarako aurkeztu dugun egoerari aurre egitea proposatu behar diegu. Izan ere, emandako datu batzuk kontuan hartuta, osasun arreta publikora Europako herrialdetako aberastasunaren proportzio bera bideratu bagenu hemen,  ia 1.500 milioi gehiago bideratu beharko genituzke.

                                                                                         

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan