Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraz aritzeko aplikazioak

2017-05-17

Berrian argitaratutako albiste bat oinarri hartuta hurrengoa esan dezakegu, sakeleko telefonoak gure eguneroko bizitzara heldu ziren unetik, erronka berri batean kokatu ginen: lagungarri diren tresnak gailu horietara egokitzea. Hori dela eta, sarean aurki daitezkeen aplikazio guztien artean, euskarak ere badu bere tokia.  Euskaraz aurki daitezkeen aplikazioek hartzen dituzten arloei erreparatuz, zerrenda nahiko luzea da, turismo, ekonomia edo sukaldaritzatik hasi eta osasuneraino. Adibidez, osasunarekin lotutako 8 jaitsi daitezke, besteak beste:  Euskadi Odol Emaileak, AKTIdiet, e- Mintza, eTangram, Osakidetza ...

Horiek guztiak Euskalapps.net-en gaur egun jaitsi daitezkeen 300 bat aplikazio horiek bilatu daitezke.

Hala ere, azpimarratu beharra dago, arrakastarik gehien dituzten aplikazioak edukiak jolas moduan lantzen dituztenak direla eta horrek mantenu handia eskatzen du. Horrez gain, euskarazko aplikazioek duten finantzaketa urriarekin lotzen badugu, diru laguntzen beharra areagotzen da.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan