Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jabier Agirreri elkarrizketa Berria egunkarian

2017-05-22

Igandean, maiatzaren 21ean elkarrizketa egin zioten 1991. urtean OEEren sortzailetako eta hogei urtez lehendakari izandako Jabier Agirreri. Hainbat gai jorratzen dira elkarrizketan; batez ere, kontsulta utzi uzteko bere jarduera berriari: hiztegigintza. Baina, hala ere, berebiziko garrantzia daukate OEE sortu zen testuinguruari egiten dizkion aipamenak.  Bere esanetan, mugimendua berez sortu zen. Han hemengo mediku euskaldunak batuz, mugimendu nahiko apala sortu zuten hasieran, iraganean eta orainaldian ondo funtzionatzen duena.

Egindako jardunaldiak eta beste ekintzei aipamena egiten du. Baita, Osakidetzari eta Nafarroan egin behar izan diren eskakizunei. Azkenik, Iparralden dagoen jarraitzaile gabezia aipatzen du, nahiz eta lankide lehialak egon, bertan izan den oihartzuna nahi baino txikiagoa izan da.

Berria

«Beti gustatu zait gauzak esplikatzea, eta euskarak eman dit erraztasun hori»

Txikitatik argi zuen Agirrek mediku izan nahi zuela. Gaixoei arreta egokia eta gertutasuna emateaz gain, buru-belarri aritu da osasun arloa euskalduntzeko ahaleginean. Kontsulta utzi ondoren, hiztegigintzan eman ditu azkenengo urteak.
 
Medikuntza eta euskara banaezinak ditu Jabier Agirrek (Donostia, 1952), mantal zuriarekin edo gabe. Idazle bainoago, kontalari aritu da prentsan —besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn—, dozenaka azalpen eta aholku emanez: «Saltseroa nola izan naizen beti, mikrofonoek eta kamerek ez didate sekula lotsarik eman». Aspaldiko hogei urteetan UZEIn aritu da lanean, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxean. Erretiroa hartu berri du.

Ezetz esatea asko kostatzen omen zaizu. Erretiroa hartzeari ere bai?

Ez, ez, hori ez. Berrogei urte baino gehiago lan eginda, hori da ezetz esaten gutxien kosta zaidana.
....
 
Hauxe dio OEEri buruz:
 
1991n, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) sortu zenuten, eta lehendakari izan zinen hogei urtez. Zer testuingurutan elkartu zineten?

Mugimendua berez sortu zen. Baziren mediku euskaldunak han eta hemen. Erakundetxo bat sortu genuen, nahiko apala hasieran, ondo funtzionatu duena, eta funtzionatzen duena. Osasun arloan dabilen jende ororentzat irekia izan da, eta egin ditugu gauzatxo batzuk, urteroko jardunaldiak, adibidez. Beti izan da Osakidetzari hau eta bestea eskatu beharra... eta are egoera okerragoa, Nafarroan. Nire kezka izan da Iparraldean ez dugula lortu behar adinako oihartzuna; beti eduki ditugu lankide leialak han, baina gutxi.
 
 
 
                                                          
 
 
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan