Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?

2017-05-24

Gureberriak komunikabideak argitaratutako bideo bat oinarri hartuta hurrengo galdera plazaratu nahi dugu:  Lapurdi, Nafarroa Beherako eta Zuberoako ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen? Galdera honi erantzutea ez da erraza, baina zenbati ikasleren ikuspuntuak jasotzen saiatu dira.

Lehenengo eta behin, orientatzaileek ikasleei Frantziako unibertsitateei buruzko informazioa ematen diete eta horrez gain EHUra joateko bidea ez zaie errazten. EHUra ikasten joatea konplikatua egiten zaie, dauden oztopoak nahita uzten direlako. Iparraldeko ikasleak atzerritar bezala tratatzen dira eta ez hori bakarrik, matrikulazio datak ezberdinak dira mugaren alderdi bietan. Iparraldeko ikasleen notak askoz ere baxuagoak dira; izan ere, eurek selektibitatea egiten ez dutenez, euren nota zati bi egiten zaie. Azkenean, aipatu egiten da nahiz eta EHUn matrikulatzean euskaraz soilik egin daitezkeen aipatu, benetan EHUn matrikulatzeko gaztelera jakin behar da.

Gure esku dago egoera hori aldatzea eta euskaldunok Euskal Herrian euskaraz ikasteko dugun eskubidea bermatzea.

                                                               

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan