Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Komunitarioari buruzko IV. Laburmetrai Lehiaketa Internazionala

2017-06-26

"Osasun Komunitarioari buruzko IV. Laburmetrai Lehiaketa Internazionala"-ren deialdia dagoeneko zabalik dago.  Osatzen jardunaldiekin batera, Gasteizen  ospatuko da jaialdia eta bertan ere sari banaketa izango da. Hori dela eta, euskarazko lanak bertan egon daitezen parte-hartzera animatzen zaituztegu. 

Aurkeztu beharreko laburmetraiak ondorengo gaien inguruan aritu beharko dira: osasun komunitarioa, egunerokotasuna desmedikalizatzen eta botiken-depreskripziotik gizarte-preskripziora. Parte hartzea edonorentzat zabalik dago eta nahi beste laburmetrai aurkeztu ahal izango dira.

Ezaugarriak, oro har, hurrengoak dira: gehienez 6 minutuko iraupena, ezin dira beste jaialdi edo lehiaketan saritutako filmak aurkeztu, edozein etxe komertzial, produktu edo zerbitzuren publizitate zuzena edo zeharkakoa ez egitea, lehenengo 3 segundoetan lehiaketaren karatula ofiziala azaldu beharko da eta azken 3 segundoetan amaierako karatula ofiziala hurrengo helbidetan deskarga daitezke: www.polimedicado.org

Hala ere, gehiago jakin nahi baduzue jo atxikita dauden oinarrietara.

 

      

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan