Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntz irizpideak betetzea bermatu behar du osasun sistemak

2017-06-29

EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen, Osasuna eta hizkuntza jardunaldietan, osasun arloko prestakuntzan hizkuntza gutxituak txertatzearen beharraz jardun da. Testuingu horren barruan, Caroline Vezina, Kanadako Frantsesezko Osasun Arretarako Erakundeko programazio zuzendariak hainbat iritzi eta estrategia aipatu ditu. 

Besteak beste, nazioarteko sinergiak bilatu behar direla azpimarratu  du, eremu elebidunetan zer ekintza egiten ari diren ezagutuz, handik ikasteko.  Ez hori bakarrik, sinergiak, elkarlana eta ikerketak bultzatzea ezinbestekoa dela aipatu du, eraginkorragoak izateko ahaleginean. Eta Euskal Herriko egonaldian zenbait gauza ikasi dituela aipatu du, beste batzuen artean, interesgarria izan daitekeela erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza zein den jasotzea, erabiltzaileengana  nola zuzendu behar garen adierazten digulako.

                                                                                                   

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan