Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Karlos Ibarguren Info7 irratian hizketan

2017-09-13

Dagoeneko entzungai dago Karlos Ibarguren, OEEko lehendakariari, Info7 irratian egindako elkarrizketa. Bertan, sare sozialetan hedatutako salaketa bati buruz izan da mintzagai: Donostia ospitalean haurrari osasun arreta euskaraz eman ez izanaz kexatzen zen guraso baten ingurukoa hain zuzen ere.

Berak modu egokian nabarmendu duen moduan, gaixoak Osakidetzari euskaraz arreta jaso nahi duela adierazi nahi badio, ez da  ulergarria arreta hizkuntza horretan ez eskaintzea. Azken batean, osasun arreta nork bere hizkuntzan jasotzea kalitatea delako.

Elkarrizketa osorik entzun nahi izanez gero, jarraitu hurrengo esteka. Eta bide batez gogoratzen dugu, hurrengo saioa urriaren 10ean emitituko dutela berriro ere Info7 irratian.

                                                                               

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan