Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzari buruz banakako salaketa gehiago jaso ditu Elebidek

2017-09-18

Berria egunkarian argitaratutako albiste baten bitarten jakin izan dugu, Hizkuntza eskubideetarako Eusko Jaurlaritzak duen  zerbitzuak, iaz jasotako intzidentzia kopurua jaitsi dela baina faktore berezi bategatik: 2015ean kanpaina batzuk egin ziren eta inoiz baino kexa gehiago jaso ziren. Hori pasatu ondoren, 2016koa datu fidagarriagoak dira nahiz eta kexak jasotzeko kanpaina txikiren bat ere egon den. Urte anitzetako datuak ikusita, eta  urtez urte igoera dagoela ikusten da.

Arlo publikoari buruzko 402 kexa jaso egin dira eta erdia baino gehiago osasun zerbitzuari dagozkio: 208. Horietatik 83 kanpaina batzuen bitartez iritsi dira, egunean-egunean jarritako beste 125 kexu jaso ditu Osakidetzak. 2014an 47 kexa jaso ziren, 2015ean 112 eta 2016an 125.

Kexa jartzeko arrazoi nagusiak hauek dira: arreta euskaraz ez ematea, idatzizko jakinarazpenak erdaraz bidali izana, ordezko mediku erdalduna, etab.

Baina kexuez gain, eskariak ere irtsi egin dira, 45 eskari hain zuzen ere. Eskari horien bitartez hurrengoak eskatu egin dira: harreman hizkuntza euskara izatea, historia klinikoa euskaraz egitea, arreta espezializatuan euskarazko zerbitzua izatea, eta ekografien txostena euskaraz jasotzea.

                                                           

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan