Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bidegabekeria ez da hautazkoa

2017-12-13

Berria egunkarian Aitor Montesen artikulutik jasotako ideia batzuk aipatuko ditugu. Hasteko, Aitorren esanetan, osasun arretaz jasotzeko hautua eta eskaera aspalditik egin dute erabiltzaileek, langileok eta zenbait gizarte eragilek. Baina, hala ere,  osasun arretaz mintzatzen garenean, batzuentzat norberaren hizkuntzan jasotzea eskubide bat da eta beste batzuentzat hautu soila.

Hori horrela izanik, osasun-zerbitzua pazientearen hizkuntzan ukatzeak kalitateari kalte egiten dio, batez ere gaixoa ahuldade egoeran badago (haurrak, adinekoak, buruko arazoak dituztenak, minbiziak jota daudenak), horrela ekitatea hondatuz.

Are gehiago, artikuluan defendatzen den moduan, argi izan behar dugu osasuna eta hizkuntza uztarturik daudela, oinarrizko eskubideen esparruan bete-betean jotzen dutela, besteen pareko edo gorago. Beraz, behartuta gaude horren alde egiteko neurri egoki eta osasuntsuak hartzera.

                                                                                               

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan