Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Euskararen Normalizazio Plana indargabetu du

2018-01-23

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainan aurkeztu zuen helegitea, eta bertan behera utzi ditu euskara planeko bost artikulu, 2013tik indarrean zeudenak.

Euskarak ere kristalezko sabaia daukala ematen du; horrelako erabakiekin zaila izango da euskara normalizatzea.

Hauek dira aldaturiko bost artikuluak:

Prentsaurrekoetako hizkuntza

Araudiaren bosgarren artikuluak, Aldundiak prentsaurrekoak edo ekitaldi publikoak euskara hutsean egitea baimentzen zuen, nahiz eta euskara ulertzen ez dutenei, mezua ulertzeko bitartekoak jarriko lizkiekeen.

Kontratazioetarako baldintza

Administrazioak izenpetutako kontratazioetan, enpresaren lan esparrua dena delakoa ere, Aldundiak berak betetzen dituen hizkuntza irizpideak betearaziko lizkieke enpresa horiei 8. artikuluaren arabera.

Diru-laguntzen hizkuntza betebeharrak

9.3 artikuluan, Gipuzkoako Aldunditik diru-laguntzak jasotzen dituen elkarte, erakunde edo pertsonek, euren dokumentu, euskarri, publizitate edo ekitaldi publikoetan euskara erabiltzea eskatzen zuen.

Komunikazio kanpainak

Hamaikagarren artikuluak, administrazio prozeduretatik kanpoko eremuan egiten diren komunikazio kanpainetan, “euskara eta gaztelera orekatuta” erabiltzea jasotzen du, beti ere euskarari konposizioarekin, tipografiarekin eta bestelako elementuekin lehentasuna emanda.

Webgunean euskaratik hasi
Gipuzkoako Aldundiaren webgunerako sarrera euskarazko orrialdetik lehenestea jasotzen zuen 13. artikulu honek. Hau da, Gipuzkoako Aldundiaren webgunera sartu ezkero, aurreneko orria euskaraz agertuko litzateke, nahiz eta ondoren gazteleraz jartzeko aukera izango luken erabiltzaileak

 

Albiste osoa, hemen eta hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan