Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun arloa eta zapatariak: onenaren herrialdean

2018-01-24

Iñigo Jaca Arrizabalaga eta Xabier Zarandona Zubero Argia aldizkarian

Aski da ETBko albistegiak ikus-entzutea gure irudimenean hau sar dadin, alegia, Gasteizko gure gobernuak kudeatzen duen edozerk, emaitza bakarra duela: emaitzarik onena. Zalantzarik gabe sinetsarazi nahi digute Euskadin politikariek printzipio perfekzionista bat dutela, eta horretarako, herrialdeko hedabiderik onenen indarra erabiltzen dute, onena garela guri sinetsarazteko.

http://www.argia.eus/albistea/osasun-arloa-eta-zapatariak-onenaren-herrialdean

Euskadin, dena ondo doa, bertako hedabide gehienek esaten dutenez, askoz hobeto gaude beste lurraldeetan baino, bake eta bizikidetza ekimenak, ez biktima guztien aitorpen merezia, presoen urruntzea, legeak ez-betetze ageriko eta iraunkorrak, besteak beste, Estatutuarena eta 1982ko Euskararen Erabileraren Normalizazioarena.

Euskal herritarren gehiengoa, sozio-metroak eta inkestek esaten dutenez, sinetsita dago zerbitzurik onenak dauzkala, politikaririk onenak, erakunderik onenak eta emaitzarik onenak zerbitzu hauen jardunean. Baina, arazoak, besteekin alderatzen gaituztenean sortzen dira; PISA txostenarekin etortzen zaizkigunean hezkuntzan eta Ospe Sanitarioko Monitoreak (MRS) Espainiako Estatuaren ospitaleen TOP TEN argitaratzen duenean, eta lehen hamar horietan gure ospitaleetako bakar bat ere ez dagoela ikustean. Hori gutxi ez, eta, larriago egiten da, Europako osasun ranking berrian, Bertelsmann Stiffstung Fundazioak argitaratzen duen horretan, espainiar sanitatea hamabigarren dela jakitean, EBko 28 herrialdeen artetik. Beraz, Europako Batasuneko hamabigarren postuko “top ten”-era ere ez gara iristen.

"Orain hilabete bi inguru, ESK sindikatuko militante batzuek idatzi bat atera zuten hedabideetan, gure euskal osasun arloaren eskasia batzuk salatuz. Ekarpen interesgarria iruditu zitzaigun, herrialderik onenaren gizarterik onenean egon behar lukeen eztabaida sanitario beharrezkoan"
Orain denbora gutxi, Gasteizko Parlamentuan ez zen onartu Ez Legezko Proposamen bat, non J.L. Uria parlamentariak behin eta berriro zioen medikuei uzteko lanean beren pazienteekin, kontratatutako ordu guztietan, etenik gabe, eskatuz industria farmazeutikoaren ordezkarien bisitak lantokitik kanpo izan daitezela, eta zergatik ez, mugak jarri nahian, harreman horretatik interes ezkutuak agertzeari. Baina, El Correo, Deia edota ETBko hedabideek ez zieten ezer jakinarazi herritarrei, ez legezko proposamen honi buruz. Seguruenik proposatzen zen neurria ez zitzaien onena iruditzen.

(jarraitzen du)

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan