Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Negoziazioak EHU eta Eusko Jaurlaritzaren artean: medikuntza-ikasketetan plaza gehiago, euskaldunek lehentasuna lortu lezakete

2018-03-02

El Correo egunkariko albistea da, otsailaren 24koa: Medikuntza graduan plaza gehiago eskainiko da datorren ikasturtean EHUn, eta oraindik aztertzeke dago ea lehentasuna emango zaien euskaldunei, helburua delako bi hizkuntzetan artatu dezaketen profesionalak trebatzea.

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila EHUn plaza gehiago eskaintzea negoziatzen ari dira, Medikuntza Ikasketak egin nahi dituzten ikasleak gero eta gehiago direlako, eta mediku-beharra aurreikusten delako. Jadanik 40 plaza gehiago eskaintzea baimendu  dute. Baina helburua euskaraz ere badakiten medikuak trebatzea da, eta egungo matrikulazioarekin ez litzateke nahikoa izango etorkizunean behar beste mediku euskaldun izateko (egun ikasleen % 40 matrikulatzen da euskaraz). Graduan sartzeko, nota da irizpide bakarra eta euskaraz eskaintzen diren plaza batzuk hutsik geratzen dira.

Aurreko ikasturtetik, Estatuko unibertsitate bakoitzak sartzeko baldintza propioak zehaztu ditzake. Horregatik, Eusko Jaurlaritza eta EHU aztertzen ari dira ea posible den euskaldunei lehentasuna ematea.

Dena den, alde guztiek azaldu dutenez, BAME (MIR) plaza gehiago ateratzea ezinbestekoa izango da, ez daukalako zentzurik ikasketak eskaintzea eta gero lanean hasteko aukerarik ez izatea.

Baliabide gehiago, irakasle gehiago fakultatean eta ospitaleetan, Galdakao  ikasteko zentro gisa onartzea: horra EHUren eskaerak, plaza gehiago eskaini bai, baina kalitatea bermatu ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan