Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iraultza osasun arloan robotei esker

2018-03-06

Osasunean gero eta adimen artifizialdun gailu gehiago ari dira erabiltzen, hala nola pilula elektronikoak, partxeak eta nanorobotak. Zientzia fikziozkoak iruditu lezaketen arren, adimen artifiziala eta robotika errealitate bihurtzen ari dira, besteak beste ebakuntza-geletan eta farmakoen alorrean.

Hain zuzen ere, berrikuntzarik handiena pilula robotikoak dira. Australiako saiakuntza batekoak 2,6 cm luze dira osorik (diametroa 1cm luze da): ohiko pilula bat baino pittin bat handiagoak baino ez. Gorputzaren erradiografia-egile bikainak dira, eta, hainbat funtzio barne dituzten arren --sentsoredun mikroordenagailu bat, bateriak eta hari gabeko transmisore bat-- saiakuntzako parte-hartzaile guztiek "erraztasunez" irentsi zituzten. Pilularen funtzioa urdaila zundatzea da, eta elikadura-jasanezintasunak detektatzeko ere balioko du.

Japonen, berriz, azalera itsasten diren partxe transpiragarriak garatzen dabiltza, bizi-konstanteak neurtzeko balioko dutenak.

Harrigarriena suerta daitekeena, ordea, AEBetatik datorkigu. Arizonako Unibertsitatetik diotenez, saguetan jada frogatu dute robot nimiño batzuek tumoreak suntsitzen dituztela. Estrategia da tumorea odolik gabe utzirik, nekrosia eragitea.

Erronkarik handienak material biodegradagarri ez-toxikoak garatzean dautza.

Albistea, Deian.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan