Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako EPEak: Gutuna Alfonso Alonsori

2018-03-06

Pello Igeregik Alfonso Alonsori idatzi zion Deia egunkarian. Izan ere, Alfonso Alonsok "kezka" handia erakutsi zuen Osakidetzako EPEetako hizkuntz eskakizunen inguruan. Ironia handiz hasi da Igeregi esanez datu asaldagarri eta kezkagarri batzuen ondorioz seguru Alonso eskandalizatuko dela eta zerbait egingo duela:

- Medikuntza Nobela lortu izan dutenetatik soilik 118 pertsonak egin ahalko zuketen lan Osakidetzan, ez baitute espainierazko nahikoa ezagutzarik. Osakidetzak espainierazko C1 maila eskatzen du, EGA deritzon "monstruositate" horren baliokidea.

- Euskeraz dakien Iparraldeko jendeak, espainierazko C1a ez duenak, ezin du Osakidetzan lanik egin. Plaza guzti-guztietan --%100etan-- dago hizkuntz eskakizun hori, langilearen jaioterrizko herrialdean espainiera hizkuntza ofiziala ez bada.

Azken batean, gutunaren mezua da Alfonso Alonso eta bere kideen diskurtsoa gezurretan eta faltsukerian oinarritzen dela: Euskeraren erruz prestakuntza bikaineko langileak Osakidetzan lan egin gabe geratzen direla diote. Hala, Igeregik erronka jo dio Alonsori:

"Erronka egiten dizut zerrenda bat egiteko ospitaleko espezialitate medikoa duten 10 pertsonakoa kanpo geratu direnak Osakidetzatik euskara-maila ez erakusteagatik. Erronka egiten dizut, era berean, seinalatzeko ospitaleko medikuntzako 10 plaza  non euskera eskakizuna egongo den hurrengo Osakidetzako EPEan. Aurreratzen dizut ziurrenik ez dela eskainiko horrelako eskakizunik izango duen plazarik, salbu ospitaleko urgentzietakoak.

Bide batez, arduraren bat ere baduzu zuk profesional faltan, zeren Osasun ministroa izan zinen, eta zure agintaldian murrizten jarraitu zenuen Osakidetzak prestatu ditzakeen pertsona kopurua.

Bitxia suertatzen da, Osakidetzako osasun langile behar sekulakoa ikusita, espainieraz dakien hainbeste jendek parte hartu ezin izatea hurrengo EPEan. Euskera ez da oztopo izango kasu horietan, nazionalitate espainiarra ez izateagatik geratuko dira kanpo. Egoera horren aurrean agertzen duzun kezka falta soilik ulertu daiteke zeurea Marotoren alderdia delako".

[...jarraitzen du].

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan