Berriak
Aldarria Osakidetzak ikastaroa bertan behera utzi dezan
2018-03-14
Osakidetzak plataforma bat jarri du abian osasun-langileen artean ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko: jakinsarean. Bertan eskaintzen den ikastaroak komunikazio egokia du helburu, baina hizkuntzaren garrantzia -eta are gutxiago, euskara- ez du aipatzen. Horren harira, Aitor Montes Lasarte medikuak aldarria egin du Argiako blogean, berau bertan behera utzi dezaten eta prestakuntzaren arduradunak bere karguari uko egin diezaion.
Duela gutxi, ‘Komunikazio eraginkorra’ izenburua duen ikastaroa eskaini zaigu. Ikastaroa gaztelera hutsean da, ohi legez. Horrek, berez, langileon hizkuntza eskubideak urratzen ditu eta gure arteko hierarkiak ezarri. Baina hori ez da txarrena. Ingelesez balitz ere moldatuko ginateke euskaldunok, txapela buruan munduan ibilitakoak baikara.
Txarrena pazienteekiko duen errespetu falta da. Ikastaroak langileon komunikaziorako gaitasuna hobetzea omen du helburu, pazienteei arreta hobeago bat emateko asmoz. Baina ez du hizkuntza kontuan hartzen, non eta eremu elebidun batean. Komunikazio zehatza, objektiboa, enpatia, teknologia berriak, emozioak… hainbat gauza aipatzen dira, baina hizkuntza, ordea, ez. Hizkuntzarik gabeko komunikazioa. [...]
Utzi zure iruzkina