Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako EPEetan LGTBI kolektiboa patologizatuta

2018-03-23

EPEetako azken gai-zerrendan joera homosexualak patologizatuta ageri izan dira duela oso gutxira arte. Hainbatek kexa adierazi zieten bai EAEko Arartekoari, bai Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Gehitu elkarteari, eta azken horrek ekitea erabaki zuen, arazoa konpontzeko. Hala, kexua egin zuten Jaurlaritzak sustatzen duen Eraberean zerbitzuaren bidez --diskriminazioa salatzeko zerbitzua da---, baita Osakidetzak duen pazienteak artatzeko zerbitzuareb bitartez ere.

Erantzuna berehalakoa izan da. Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariak berak barkamena eskatu du, eta hanka sartze bat izan dela adierazi. Lan eskaintzatik ezabatuko du Osakidetzak joera homosexualak patologizatzen dituen atala (43.a). Beste hutsegite bat ere egon dela onartu dute, hain juxtu, 2. puntuan, haur psikiatriaren arlokoan: “Sexu arteko ezberdintasunen eta sexu portaera psikopatilogikoa. Transexualitatea eta trasngenero egoerak”. Argi eta garbi patologizatzen ditu joera horiek, eta Osakidetzak bi puntuak berritzeko konpromisoa hartu du, izan ere, beste arrazoi batzuren artean, OMEk halakoak 1990.eko hamarkadan utzi zituen gaitz zerrendetatik kanpo.

Albiste osoa Berrian eta Argian.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan