Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pandemia bati aurre egiteko prest geundeke?

2018-04-03

Anton Erkoreka EHUko medikuntzako irakasle eta Euskal Herriko Medikuntzaren Museoko zuzendariak asko idatzi du orain dela ehun urteko gripe pandemiari buruz, Euskal Herrian gertatu zenaz barne.

1918-19 tartean, I. Mundu Gerra ostean, munduko populazioari eragin zion gripe pandemia larri hartaz ari gara. Guztira 40-50 milioi pertsona hil ziren, batik bat gazteak, eta Erkorekak azaltzen duenez, bi bolada egon zen nagusiki. Bigarrena izan zen latzena orokorrean, baita Euskal Herrian ere. Europatik Iparraldera heldu eta azkar-azkar hedatu zen Hegoalderantz, Baiona eta Donostia pasatuta, Gasteizeraino ailegatu arte. Garaiko hedabideetan alarma piztu omen zen.

Harrez geroztik ez da hain gripe-bolada birulentorik egon, baina, adituek diotenez, Erkorekak berak tartean, lehenago edo geroago gertatuko da ziurrenik. Zientifikoki prest gaudela dio, baina garai hartako arazo berbera edukiko genuke: ospitaleak ez leudeke prest, eta kolapsatu egingo lirateke. Gizartea informatzearen garrantziaz ere aritu da.

Albiste osoa (Berria), hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan