Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun profesionalak neurri eske erasoen igoeragatik

2018-04-06

Berriak dioenez, Hego Euskal Herrian osasun publikoko profesionalek iaz eraso gehiago pairatu zuten, guztira 910, eta egoera hobetzeko neurriak nahi dituzte. Bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, bai Nafarroako Osasun Departamentuko arduradunek datuetan igoera izan dela onartu dute. Nafarroan %2 urritu dira eraso fisikoak, baina ahozkoak %40 ugaritu dira; EAEn, berriz, %31eko igoera jazo da. Langileen esanetan, kezkagarriena da gertatzen diren eraso guztiak ez direla salatzen eta, hortaz, zoritxarrez datuok erakusten dutena baino eraso gehiago gertatzen direla.

SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatuak kanpaina bat abiatu du orain Ezerk ere ez du eraso bat justifikatzen lelopean, egunotan paparrean #StopErasoak dioen eranskailua daramatela. Besteak beste, kanpaina hiru talderi zuzentzen zaio: lehenik, pazienteei, egoera latzenetan ere erasoak onartezinak direla sentsibilizatzeko; bigarrenik, administrazioari, neurri prebentibo gehiago ezarri ditzan; azkenik, langileei, estres egoeretan ere erasoak ez normalizatzeko eta onartzeko.

Ikusten dute zertan hobetua: «Adibidez, pertsonala handitzen, eta trebakuntzan ere bai: egoera zailetan nola erreakzionatu, hor langileei baliabideak ematea garrantzitsua da». Gaiari buruzko informazio osoagoa ere nahi dute. Esaterako, behatoki bat du eratua Osasun Sailak gaia aztertzeko, baina eraginkortasun urria ikusten diote. «Geratuta dago. Gaiaren gaineko informazioa lantzeko benetako foro bat sortu beharko litzateke», azaldu du Gonzalezek.

Babesa ere nahi dute erasoen berri ematen dute langileentzat: «Askotan gertatutakoa jakinarazten duzu, baina bakarrik zaude. Gero, ateratzen zara lanetik, eta zu zaude batera eta bestera begira, pentsatzen hor egon daitekeela mehatxu egin dizun pertsona. Azkenean, bakarrik sentitzen zara».

Jarraitzen du [...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan